Euskarazko orrialderako sarbidea
Logo del Observatorio de la Bicicleta
Nabarmenduak
Hasiera > > Bizikletaren erabilpenak dakartzan onura kolektiboak

Bizikletaren erabilpenak dakartzan onura kolektiboak

Udalerrientzat onura
Hirietan, bizikletak erabiltzearen abantailak bizitza kalitatean, ingurumenaren zainketan eta epe luzera aurrezten den dirutzan atzematen da:

  • Itotzear dagoen trafikoaren murrizketa zuzena zirkulazioan dauden autoen murriztearekin (beti ere joan etorri arruntak egiten dituzten autogidariek bizikleta aukeratuz gero); trafikoaren zeharkako murrizketa, garraio-zerbitzu publikoen eta bizikletaren erakargarritasuna handitzean (eta hartara, garraio-zerbitzu publikoetan eginiko inbertsioen errentagarritasuna bermatuz); nahitanaezko trafikoaren bizitasun handitzea kutsadura maila leunagoarekin.
  • Espazio aurreztea (galtzara eta aparkalekuetan) eta era berean bideetan egin beharreko inbertsioen murrizketa eta diru hori hiri erdiguneen erakargarritasuna handitu ahal izateko (etxebizitzetan, merkataritzan, kultura eta aisialdian) gune publikoetan inbertitzeko ahalmena eman lezake; enpresen inbertsio eta kostuen murrizketa (aparkalekuak, mantenua, azpiegitura berriak, etab.)
  • Hiri barneko bizitza kalitatearen hobetze orokorra (aire kutsadura, zarata, eremu publikoak, haurren segurtasuna); etxebizitza erakargarriagoak.
  • Ondare historikoaren hondatze mantsoagoa, mantentze kostuen gutxitzea (maiztasun gutxiagoz garbitu beharra, adibidez).

Enpresentzat onura
Enpresak auto-ilaren biktima dira dudarik gabe. Beraien irisgarritasuna oztopatua izaten da, bai hornitzaileentzat baita bisitarientzat ere. Baina auto-ilarak bere banatzaileak pairatzen dituztenean nabaritzen dute oso garesti ateratzen zaizkiela, beraien langileak baitira denbora galera horren tartekoak. Bizikletariak sasoia eta batez ere, osasun psikologikoa hobea dutela jakinda, bizikleta erabiltzen duten langileak dituzten enpresek produktibitate maila altuagoa lortzen dute. Guzti hori abantaila suertatzen da joan etorrietan bizikletei lekua uzten dieten hirientzat.

Merkataritzarentzat onura
Merkatalgintzaren bizitasuna = autoen ailegagarritasuna ekuazioa gertakariekin frogatua izatetik urrun da. Oinez, bizikletaz eta garraio-zerbitzu publikoa erabiliz ailegatzen den bezeroen ekarpena nabarmenki gutxietsia izan da. Munster-en (Alemania) eginiko ikerketa batek gutxi ezagunak ziren hainbat datu ezagutarazi dizkigu. Ikerketa hiru supermerkatu eta zenbait dendako zentru komertzial batean egin zen. Honen arabera, autogidariak ez dira bizikletariak, oinezkoak eta garraio-zerbitzu publikoaren erabiltzaileak baino bezero hobeak. Bisitaldi bakoitzeko kopuru urriagoa erosten dute, erregulartasun handiagoz joaten dira biltegira erosketak egitera (hamaika aldiz hilean, autogidariak zazpi aldiz joaten direnean) eta denbora gehiagoz daude tentazioaren aurrean. Hiriguneetako komertzioguneetan autogidariak gutxiengoa dira (bezeroen %25-40, astean zehar edo larunbatetan hurrenez hurren). Distantziak, erosketak egin ostean harturiko norabideak eta erositako kopuruak kontuan hartuz, ikerketa honek aditzera ematen du autogidarien parte handi batek bere erosketak egiteko maiz autoa aldera dezakeela.



Volver