Euskarazko orrialderako sarbidea
Logo del Observatorio de la Bicicleta
Nabarmenduak
Hasiera > > Lapurretaren aurkako neurriak

Lapurretaren aurkako neurriak

Bizikletaren erabilpena eta presentzia ohizko bihurtzen den neurrian, bizikleten lapurretak ere ohizko bihurtzen dira. Baina kasu asko eta askotan saihes daitezke lapurretok, beharrezko segurtasun neurriak erabiltzen baditugu behintzat. Lapur ugari dago denbora eta esfortzu handiegirik behar ez dituzten lapurretak egiten dituztenak, giltzarrapo ahulez babesturiko bizikletak edota ongi lotu gabe dauden bizikletaren parteak (zela edo gurpila, esaterako). Esan dugun bezalaxe, ugariak dira eta arazoa sortzen dute, baina saihesten errazenak ere hauek dira, adi jarraituz gero gomendio hauei. Bizikletaren ohiko aparkalekua, bizikleta lotzeko modua eta erabiliko duzun giltzarrapoak zailago jarriko dio lapurrari, eta zu lasaiago ibiliko zara hirian barrena.


1. Eros ezazu giltzarrapo on bat.

CierresKomentatzen diren hiru giltzarrapoak: "u" trinkoa, pitoia, espirala
Giltzarrapo on bat, bizikletaren lagunik onena da.

  • Har ezazu giltzarrapoa zure bizikletaren zatitzat.
  • Erabili itzazu sendoenak. Informa zaitez zure ohiko saltokietan.
  • Gomendagarrienak "U" itxurako kalitate handikoak dira (marrazkian azaltzen diren bezalakoak). Tamalez hauek ezinbesteko bihurtu zaizkigu. Besteak, "piton" deritzanak eta espiralean gordetzen direnak gurpil eta zelarako bigarren itxigailu bezala erabil daitezke.


2. Ongi zaindu bizikleta uzten duzun lekua.

  • Saia zaitez mundu guztiak ikus dezan tokietan uzten.
  • Hirian dauden bizikleta aparkalekuak erabili.
  • Ez baduzu aparkalekurik aurkitzen, erabil ezazu leku finko bat.
  • Gauean, saia zaitez kalean ez uzten.
  • Eraman ezazu etxera.
  • Hitz egin ezazu bizilagunekin eskailerako gelatxoan uzteko edota aparkaleku bat jartzeko.


3. Gorde ezazu erosketa faktura eta zure neurrira egokitu ezazu bizikleta.

Bizikleta lapurtzen dizuten kasurako, oso erabilgarri suertatzen da bere jabetza ziurtatzen duen dokumenturen bat izatea.

  • Bizikleta berri bat erostean, eska ezazu faktura bat bizikletaren deskribapen datuekin.
  • Bizikleta bat saltzean edota bigarren eskuko bat erostean, salerosketa kontratu bat sinatzea gomendatzen dizugu.

Egiozu marka berezi bat, ezkutukoa eta iraunkorra, identifikazioan lagun zaitzan.


4. Ongi lotu ezazu, eta beti lotu.

Esquema de bicicleta Itxigailuaren posizio zuzena erakusten du

  • Pasa arazi ezazu giltzarrapoa koadroa, puntu finkoa (alegia, aparkalekua, seinalea edota farola) eta aurreko gurpiletik.
  • Giltzarrapoa ez bada guztia lotzera iristen, saia zaitez gutxienik koadroa lotzen puntu finkora.
  • Erabil ezazu bigarren giltzarrapo bat aurreko gurpila eta zela lotzeko.

Beti ere lotu ezazu. Minutu bat aski da lotugabe bizikleta lapur diezazuten.


5. Apunta itzazu zure bizikleta ezagutarazi ditzaketen datuak.

Esquema biciNon dago zure bizikletaren zenbakia? Leku arruntena pedal-ardatz azpian da. Bizikleta gehienek dute zenbaki hau, bakoitzarentzat ezberdina dena, noski
Non dago zure bizikletaren zenbakia?
Leku arruntena pedal-ardatz azpian da. Bizikleta gehienek dute zenbaki hau, bakoitzarentzat ezberdina dena, noski.

Bete ezazu zure bizikletaren txartela eta erantsiozu argazki bat:

  • Marka:
  • Modeloa:
  • Kuadroa: Barra altua / Barra baxua
  • Kuadroaren kolorea:
  • Serie zenbakia edota marka berezia:
  • Mota (Mendikoa, hirikoa,...):
  • Osagarriak:
  • Bereizten duten beste seinaleak:


6. Zer egin bizikleta lapurtzen baldin badizute.

Salaketa ezarri Udaltzaingoan.

  • Emaizkiezu bizikletari buruz ahal dituzun datu gehienak, argazkia eta lapurretaren inguruko xehetasunak. Faktura baduzu, emaiezu fotokopia bat.
  • Errekuperatuko duzun ala ez alde batera utzita, oso garrantzitsua da salaketa jartzea, Poliziak bizikleten lapurretaren arazoa haintzat har dezan.

Udaltzaingoaren gordailura joatea gomendatzen dizugu.

  • Biltegi honetan aurkitzen dira beste poliziek errekuperatzen dituzten bizikletak.
  • Salaketa eraman behar duzu behintzat.
  • Erosketa agiria, bizikletaren datuak edota zenbakia ere eraman ditzakezu.

Donostian gordailua Mandasko Dukearen pasealekuan dago, Atotxako dorrearen ondoan..



Volver