GOMENDIO OROKORRAK
Erabili bidegorria :
ahal duzun guztietan eta errespeta itzazu bizikletentzat bereziki jarriak dauden seinaleak.
Zure eskubideak errespeta daitezen:
ez izan dudarik txirrina jo edo ozen esateko.
Heldu eskulekua bi eskuekin:
edozein ezustekoren aurrean azkarrago erreakzionatuko duzu eta gelditzeko distantzia motxagoa izango da.
Zure lasaitasunerako:
kontrata ezazu erantzunkizun zibileko aseguru bat. Kalapieko bazkide eginez gero lor dezakezu.
Azter ezazu ibilbidea:
hartzazu kontuan ibilbide seguruena (bidegorria, trafiko urriko kaleak). Parkeetan zehar ibiliz gero errespetuz zaindu ingurunea.
Zure segurtasunagatik:
pentsatu ezazu ongi kaskoa behar izango duzun ala ez; gomendagarria izan daiteke umeentzat. Dena den segurtasuna gehiago oinarritzen da abiaduraren moteltzean eta kale erabiltzaileen elkarrenganako errespetuan. Istripu bat ikustekotan, ez ikutu zauritua, eta eskaiezu laguntza pertsona esperientziadunei; istripua zuk jasan baduzu, ez mugitu eta itxoin medikuen laguntza.
Eduki ezazu bizikleta beti prest:
irten baino lehen botaiezu begirada bat neumatikoei, balaztei eta zure bizikletako argiei. Denda espezialduetan egizkizu aldizkako errebisioak.
Gauez ikus zaitzaten:
oso garrantzitsua da gauez edo argi gutxirekin, materiale erreflektanteak eta argia erabiltzea besteek ongi ikus zaitzaten.
Ongi aukeratu bizikleta:
edozein bizikleta da egokia hirian ibiltzeko. Hala ere, hiriko bizikleta bat edota hibrido bat erosoagoak eta seguruagoak izaten dira. Horretaz gain, erakargarritasun gutxikoa bada, zailago izango da lapurtzea.
Tarteka ezazu bizikleta eta garraio-zerbitzu publikoa :
edozein bizikleta da egokia hirian ibiltzeko. Hala ere, hiriko bizikleta bat edota hibrido bat erosoagoak eta seguruagoak izaten dira. Horretaz gain, erakargarritasun gutxikoa bada, zailago izango da lapurtzea.
BIDEGORRITIK ZOAZELA
Errespeta itzazu oinezkoak:
sbidegorrian oinezkoak aurkitzen badituzu, moteldu abiadura eta ohartaraziezu zure presentziaz.
Bidegorri gaineko oinezkoen pasagunean:
moteldu ezazu zeure abiadura eta emaiezu lehentasuan.
Bizikletaren aurretik peatoiak bidea gurutzatzen
Oinezko eta bizikletaren erabilpen bateratuko oinezkoen kaleetan:
oinezkoen artean zoazenean errespeta ezazu beraien pasatze lehentasuna eta egokitu zure abiadura oinezkoen joan-etorrira 10 km/orduko abiadura gainditu gabe. Kontuan izan oinezkoak beti duela lehentasuna.
Kontrola ezazu zure abiadura:
Tentuz ibil zaitez, ez ibili guztion segurtasuna bermatzen duen abiaduran baino azkarrago.
Errespeta itzazu trafiko seinaleak:
Semaforo argi gorri bat ez errespetatzea oso garesti ordain zenezake. Bidegorria bi norabidekoa bada ibil zaitez zure eskubitik ezkerreko bidera pasa gabe.
Ziklista bat geldirik semaforo gorri baten aurrean
GALTZARATIK ZOAZELA
Galtzaratik zoazenean :
kontuz ibili eta errespetatu itzazu zirkulazio arauak. Ahal duzun guztietan erabili espaloitik gertuen dagoen eskubiko erreia. Azken hau taxi eta autobusentzakoko gordea balitz erabili ezazu hurrengo erreia.
Bi karriletako kalzada batean eta txirrindularia kotxearen atzean dago
Espaloia eta aparkatutako kotxeekiko zentzuzko distantzia mantendu:
irekitzen den ate batek edo espaloitik jeisten den oinezko batek bat-bateko mugimendu bat egitera behartu zaitzake. Denon segurtasunagatik ibili zure erraiaren erditik.
Kotxe bat atea irekitarekin aparkatuta, ondoan txirrindularia azaltzen da bien arteko segurtasun distantzia markatuz, hau metro batekoa da
Esku keinuekin abisatu:
ez zaitez erraiaz edo norabidez begiratu gabe aldatu, nabarmenki eta lotsarik gabe adierazi biratzeko maniobrak.
Txirrindulari baten posizio zuzena kotxe baten ondoan. Aurrean joan behar du eta ez lateralean. Giroak egiteko besoen posizioak erakustenditu:ezkerreko besoa luzatutakin ezkerreta giroa, beso berdina 90º anguloarekin ezkerreta giroa eta besoa diagonalean luzatuta geldiera esan nahi du.
Bata bestearen atzean joan:
eta aurretik doazen ibilgailuen balaztatzeari adi egon.
Argien bitartze kotxeak balaztada seinalatzen du
Beste erabiltzaileak ikus zaitzatela:
ez zaitez beste gidarien angelu itsuan mantendu.
Angelu hila seinaltzen du
Zure ibilbidea mantendu:
etzazu trafiko artean sigi-saga egin.
Bi grafiko agertzen dira. Batean txirrindulari bat zigzag egiten agertzen da eta hau ez dela zuzena esaten du, eta bestean kotxearen aurrekaldean agertzen da
Errespetatu itzazu trafiko seinaleak: ez pasatu semaforoa gorrian dagoela eta ez ibili kontrako norabidean. Hori eginez gero, arrisku egoerak sortzeaz gain, bizikleta garraiobide serio eta errespetagarritzat hartu ez dadin laguntzen duzu, txirrindulari denen irudia zikinduz.
Ikus zaitzatela:
automobil gehienek beharrezko distantzia gorde gabe aurreratzen dituzte txirrindulariak. Zure erreia hestua bada, ibili zaitez honen erditik.
Ezkerrera segurtasunez biratu:
bizikletaz zoazela, ezkerrera gainontzeko trafikoarekin batera bira egiteko aukera duzu, baina seguruagoa da bi alditan egitea, semaforoa berde jarri dadin itxaroten dauden eta zure norabide berberan doazen ibilgailuen eskubiko aldean geldituz .
Txirrindulari batek bidegurutze batean zein ibilbide egiten duen seinalatzen du. Aurrena semaforoa berdean agertzen da eta bigarrengoan gorrian
ZAINDU ZURE BIZIKLETA
Aldizka ikuskatu zure bizikletaren hurrengo zatiak:
GURPILAK:
Zure gurpilak sendoki helduak daudela eta koadroa, lohi-babesak edo balaztak ikutu gabe libreki biratu dezaketela begiratu. Pneumatikoak fabrikatzaileak gomendatutako presioan puztuta egon behar dute, hortik beherako presioak esfortzu haundiago dakar desplazamenduetan. Pitzadura edo ebakiren bat ikusiz gero gurpil aldaketa gomendatzen da. Begiratu hagunen egoera: edozein irregulartasunak, txikia izanik ere, bizikletaren kontrola murriztu dezake balaztatzeko orduan.
BALAZTAK:
Balaztak ondo dabiltzala begiratu. Puskaturiko hariren bat ikusten bada kableak aldatu behar dira, baita balaztako zapatak gastatuak badaude. Balaztaren heldulekua berau eragiteko erraza den kokalekuan dagoela begiratu.
ZELAREN ALTUERA:
Zelaren altuera egokian eduki. Normalki, zelan eserita egonda behatzek lurrera iritsi beharko lukete. Eskuleku eta zelaren zela-tutuek ez dute fabrikatzaileak adierazitako muga lerroa bistan utzi behar.
ARGIAK ETA TXIRRINA:
Gogoratu Donostiako Zirkulazio Ordenantzak bizikletak txirrina eramatera behartzen dituela, eta gauez ibiliz gero, argia eramatera. Begiratu bi hauek ondo dabiltzala eta bai isladatzaileak eta baita argiak ere garbiak daudela.
OROKORREAN:
Garbitu zure bizikleta eta mantendu koipeztaturik bere zati mugikorrak: errodamenduak, kableak, katea, etab. Begiratu gurpilek, pedalen ardatzak eta direkzioak lasaierarik ez dutela eta aldagailuak ondo dabiltzala.