Zer da Bizikletaren Behatokia?
Bizikletaren erabilpena hirian erraztu eta hobetzeko helburuarekin Donostiako Udala eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartearen elkarlanaren ondorioz sorturiko tresna da. Horretarako Behatokiak:
- Zure kexa eta iradokizunak kudeatu eta bideratzen ditu.
- Bizekleta gaineko hiri-mugikortasunaren zainketa egiten du.
- Hiriko Bizikletaren Plana betetzen ote den zaintzen du.
- Garraiobide hau garatzeko neurri berriak proposatzen ditu.
Donostian nabaria da hiritian barrena mugitzeko bizikleta erabiltzen dutenak gero eta gehiago direla. Adin guztietako pertsonek erabiltzen dute bizikleta lanera, klasera, erosketak egitera edo besterik gabe paseatzeko. Testuinguru honetan Behatokia bizikletaren erabilpen eroso eta seguruaren aldeko tresna da.


