Ospakizunak eta deialdiak
-
Mugikortasun iraunkorra eta bizikletaren aldeko kanpainei buruzko jardunaldia (Gazteleraz)
-
MUGIKORTASUN ASTEA 2008
-
08/09/17. Trintxerpe izango da Oarsoaldean antolatuako bizikleta martxaren abia puntuta
Oinezko eta bizikletentzako eremuen beharra aldarrikatu nahian, Oarsoaldeko Udaltalde 21ek hainbat ekimen antolatu ditu irailaren 16-22 bitartean. Iganderako, Oarsoaldeko lau herritan barrena Bizikleta Martxa antolatu dute. Pasai San Pedroko biribilgunetik (frontoi parean), goizeko 10.00etan abiatu eta motora hartuta igaroko da Donibanera. Lezo eta Errenteria zeharkatu eta Arragua auzoan Arditurriko bidegorriarekin bat egingo du.
Informazio gehiago: www.oarsoaldea.net/agenda21 webgunean.
-
EUROPAR MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA 2008
Irailaren 16etik 22ra ospatuko da "Aire garbia denontzat" lelopean Donostiako Udaletxeak antolatutako 2008ko EUROPAR MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA.
-
STREET ZINEMA 5 garren edizioa
OSTIRALA, 2008ko IRAILAK 19an.
Galería Parafernalia
Sánchez Toca kalea 1 behea, Donostia
(19:00>20:30h)
- "Qua cycling caps" eskuz egindako txapelen proiektu donostiarraren aurkezpena.
- "Mash", Gabe Morford & Michael martin 2008.
- "Lehen Donostia Critical Mass".
Parafernalia galeriatik hasita norabide jakinik gabe, ibilgailu motorizatuen eta petrolio merkatuaren espekulazioaren kritika gisa bizikleta martxa kolektiboa eta ez-hierarkizatua.
